Elikagaien Bankuetatik banatzen diren elikagaien kopururik handiena diru donazioen eta ekarpen
materialengandik datoz, betiere erakunde publiko, pribatu zein nekazaritzako elikagaien enpresekin eta
beste erakunde anitzekin (garraioetan edo baliabide kudeaketan berezituta daudenekin, adibidez)
sinatutako hitzarmenen bidez.
Europar Batasunak ere ekarpenak egiten ditu FEAD -aren bidez; eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Ministerioak ere hala egiten du FEGA -ren bitartez. Horrez gain, Bankuak partikularren ekarpenen bidez
eta urtean zehar antolatzen diren bilketekin betetzen ditu biltegiak.
Nekazaritzako elikagaien enpresa bat izatekotan edota elikagaiak eman baditzakezu, langileen artean elikagai bilketa bat antolatzeko asmoa badaukazu edo gurekin lan egin nahi baduzu, Bankuaren Hornidura Sailari mezu elektronikoa bidali (aprovisionamiento@bancali-biz.org) edota telefonoz (944 499 258) deitu diezaiokezu.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak biltegiratzen eta banatzen dituen kontsumorako produktuen kalitatea ziurtatzeko konpromezua hartuko du onuradunei helarazen zaien
arte.
Erakunde solidarioa izateak markaren lidergoari, berrikuntzari, konfiantzari, egonkortasunari, iraunkortasunari, epe luzerako errentagarritasunari, irudiari eta posizionamenduari balioa gehitzen dio.
Ekonomiari dagokionez, gure erakundeari donazioak egiteak onura fiskalak ekartzen.
Mila esker gurekin lan egiteagatik!